XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik uste batzuetan burua pitzatu egiten zaiola eta hobe izaten da kasurik ez egitea.

Benetan axola diona Silvia gure taldeari atxiki izana da eta arratsaldero Gillenen etxera laguntzen gaitu.

Laurok lanari ekiten diogu eta harrezkero, oihana, berak deitzen dionez, asko hobetu da.

Eskuak bete lan dago, zeren lehen zegoen faunaz gainera, nik etxean neuzkan pitztitxoak gehitu baititugu.

Nahiz eta dena garbi edukitzeko eta bakoitzari jatena emateko zeregin ugari egon, sekula ez dugu ahazten merendatzea eta bi-bitarako xake-partida.

Silviak eta biok bikote menperaezina eratzen dugu, batez ere Danielek inoiz ez duelako estrategia logikorik erabiltzen eta zantzu erabat zentzugabeek gidaturik mugitzen baititu figurak: bere horoskopoaren iragarpenek, leon-kastillo eginez, alfabeto-ordenaren arabera edo beste irizpide tentel batzuen arabera.

Gillenek ahaleginak egiten ditu joko-arauak uler ditzan eta egonarriz azaltzen dizkio, baina alferrik da.

Berarekin jokatzea egokitzen zaidanean, beti sesioa izaten dugu.

Atzo ni muturturik egoteaz baliatu zen, zeren lehen mugimendua babokeria bat egin eta partida galdu genuen, bere gai kuttuna ateratzeko berriro: otarteko posmodernoen bere asmo burugabea.

Uste nuen jadanik ahazturik zeukala.